‘Herrixa bizirik!’ kultur eskaintza izango da Gaztetxean, herri mugimenduak antolatuta

0
411

Asteburu honetan herriko zenbait talderen kontzertuak, jokoak, hitzaldia,… izango dira, hain zuzen, Euskaraldia, Arrasateko Gaztetxea, Txatxilipurdi, Gaztetxokoak, Ludotekak eta Txosna Batzordeak prestaturik.

Egitasmo honen antolakuntzan parte hartzen dabiltza Euskaraldia, Arrasateko Gaztetxea, Txatxilipurdi, Gaztetxokoak, Ludotekak eta Txosna Batzordea.

‘Herrixa bizirik!’ kultur eskaintzak ondorengo proposamenak eskaintzen ditu: vermut musikatua, Leire Etxezarreta, Hekatombe, Txerrikumeak, Indai, bingo musikatua, hitzaldia, Aitor eta Pello, eta Rebel Noise.

Antolatzaileek iragarri dute emanaldien ordutegia astean zehar ezagutzera emango dituztela, eta segurtasun-neurriak jarraitu beharko direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen