Herriko komertzio, taberna eta besteetan kontsumoa bultzatzeko festa antolatu dute biharko

0
1615

Larunbateroko ohiturari jarraituz martxan jarri du ekimena Erdiko Kaleko Komisioak

Erdiko kaleko batzordeak beste astebetez jarri du martxan jaia, eta youtube bidez jarraitu ahal izango da, antolatzaileek horretarako prestatu duten kanalaren bidez. Festa oso berezia da, azkena izateaz gain, berrogeialdiaren amaiera ospatzeko balioko duelako. Festa arratsaldeko 20.00etan hasiko da.

Bestalde, herrian kontsumoa sustatzeko helburua ere badu eta, horretarako, herritarrek astean zehar bidali dizkieten bideoak erabiliko dituzte. Bideo horietan herritarrak herriko dendetan kontsumitzera animatzen dira eta Euskaraldiari ere keinuak egiten zaizkio.

Festa ponen aurretik San Ferminak, Maritxu Kajio edota Gabon Zaharra ospatu dute Erdiko Kaletik.

https://www.youtube.com/watch?v=m9m4GoguWfo&feature=youtu.be

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen