Erdiko Kaleko bizilagunek berrogeialdi hau aktiboenetakoa dela erakutsi dute. Larunbatero jaiak izan ondoren, atzo azkena egin zuten herriko merkataritza bultzatzeko asmoz eta 2. fasearen aurreko azken festa bezala.
Herritarrek musikaz gozatu ahal izan zuten balkoietan eta Youtubeko kanalean, non herritarrek astean zehar bidalitako bideoak ikusi ahal izan ziren.