Herriko hainbat proiektutara 1’5 milioi € gehiago zuzenduko ditu Udalak

0
497

Horren berri eman dio gaur Udal-gobernuak oposizioari. Zenbateko horretatik adibidez Galizia kalearen eta Santa Teresaren arteko igogailu publikoaren proiektuak 260.000 € jasoko ditu.

Arrazoi teknikoen ondorioz, Udalak hainbat proiektuetara baliabide ekonomiko gehiago zuzendu behar ditu.

Gaurko udalbatzarrean Udal-gobernuak horien berri eman du, eta hori eginda, hemendik aurrera Udalak ondorengo zenbatekoak ordainduko ditu, gehigarri gisa:

Galizia kalearen eta Santa Teresaren arteko igogailurako 260.000 €

Argiteria publikoaren energiarako 225.000 €

Etxetxikiak, hormaren egonkortze lanetarako 175.000 €

Basolan proiekturako 109.253 €

Partzuergoa-ur hornidurarako 100.000 €

Bide publikoetako seinalizazioen inbertsioetarako 100.000 €

Telefono zentralita berrirako 80.000 €

Amaia Antzokiko ekipamendurako 75.000 €

Kirol Saileko inbertsioetarako 73.300 €

Basolan proiekturako 60.000 €

Hezkuntzako inbertsioetarako 60.000 €

Gabonetako argiteria-instalazioen alokagairako 50.000 €

JAMEko inbertsioetarako 25.000 €

Desfibriladoreak – formakuntzarako 24.000 €

Desfibriladoreetarako 16.650 €

Hiri-altzarien mantentze zerbitzurako 15.000 €

Galdaraginen tailer berrirako 15.000 €

Ludoteka eta gazte-txoko inbertsioetarako 7.000 €

Garraio agintaritzarako ekarpenerako 5.400 €

Argiteriaren mantentze-azpikontrat.mantentzerako 5.000 €

Biltegiko funtzionamendu gastuetarako 5.000 €

Biltegirako erosketetarako 5.000 €

Azpiegitura kanona: ur-partzuergorako inbertsioetarako 4.755’41 €

Azokako inbertsioetarako 4.000 €

Guztira: 1.499.358’41 €

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen