Inpunitatearen aurka, emakumeek torturen lekukotza ausartak eman dituzte

0
2987

‘Tortura Arrasaten genero ikuspegitik’ liburuak zortzi lagunen testigantzak jasotzen ditu. Gainera, lanaren aurkezpenak ere lekukotza gehiago partekatu ditu, besteak beste, Udalaren babesa jasoz. Liburua salgai dago dagoeneko Ttukun, Elkar liburu-dendan eta Eroskiko kioskoan.

‘Tortura Arrasaten genero ikuspegitik’ liburuaren aurkezpena egin da aste honetan Kulturateko areto nagusian.

Lan honek 3 urteko lana suposatu du, eta lan kolektiboaren emaitza da. Horretarako, Nekane Ayensa Sesmak eta Juan Ramon Garai Bengoak hainbat emakume arrasatear torturaturi elkarrizketak egin dizkiete.

Horri esker, testigantzak jasotzen dituzten 8 bideo dauzkate egileok. Gainera, Iñaki Barrutia Arregik lana koordinatu eta liburua idatzi du [Beheko argazkian: liburuaren hiru egileak].

Psikologia klinikoan lan-esperientzia duen arrasatear honek aurkezpenean, besteak beste, ondorengoa azpimarratu du:

“Dokumentu honen funtsa da zortzi emakumek ausardiaz emandako testigantzak: Amaia, Arantxa, Beronika, Ino, Irati, Mila, Piedad eta Saioa. Eskerrik asko”.

Intxorta 1937 elkarteak argitara eman du liburua, eta bertan ere zenbait ekarpen egin dituzte zenbait lagunek:

Miren Azkarate Badiola, Nekane Txapartegi, Ane Zuazubiskar Iñarra, Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, ‘Sarri’, Saioa Altzua Galparsoro, Amaia Arrieta Gonzalez eta Iratxe Sorzabal Diez.

Liburua euskara batuan jartzeaz Xabier Zubizarreta Lasagabaster ‘Txiron’, Joserra Agirreurreta Zeziaga, Rosa Urreta Iza eta Karmel Uribarren Munitxa, Irati Mujika Larreta eta Luzia arduradu dira. Liburuaren portada Alberto Encinas Josek diseinatu du.

Egileek aurkezpenean salatu dute “botere publiko espainolen, Euskal Herrikoen eta hedabide gehienen pasibitatea torturaren aurrean”. Baita ondorengoak ere:

Era berean, kartzelan “bi mundu kontrajarri” daudela gaitzetsi dute:

Saioa eta Amaia arrasatearrek aurkezpenean, besteak beste, ondoko idatzia partekatu dute:

Liburuaren egileetako batek, Nekane Ayensak, azaldu du liburu hau egitearen arrazoietako bat izan dela ‘Memoria partekatu baterantz, Arrasate-Mondragón 1956tik 2018ra’ liburuaren edukia osatzea:

Amaiak adierazitako mezuetako bat ondorengoa da:

Nekane Txapartegik azaldu du “nik uste, gero eta argiago dagoela tortura estatu terrorismo bat izan dela”, eta torturaren helburua izan da “gu apurtzeaz gain, herri oso bati izua sortzea”:

Iratik tortura psikologikoak ere azpimarratu ditu, eta horren adibide bat jarri du:

Nekane Ayensak galdetu die ea zer zaien lagungarri torturaren kalteei aurre egiteko. Nekane Txapartegik adibidez azaldu du “torturatutako beste kideek ez zutela nik nioena zalantzan jartzen”:

Amaiak jakitera eman du torturatzaileek bere aurka mehatxu sexualak egin zituztela:

Saioak azaldu du inkomunikatuta egon ostean kartzelan emandako lehen gaua, eta zeldan beste euskal preso batekin egotearen abantaila:

Iratik, hirutan atxilotua, torturen inpunitatea gaitzetsi du:

Nekane Txapartegik ere inpunitatea pairatzen du, “sistema oso bat dagoela: torturatzaileak, forentseak, epaileak, prentsa eta klase politikoa”. Amatasuna ere hizpide izan da aurkezpenean, Amaia eta bere alaba alabaren lehen bi urteetan espetxean batera izan ziren:

Belaunaldi berriei begira, lau emakumeek beharrezko ikusten dute torturaren errealitatea azaltzea. Ildo honetan, aurkezpenean Intxorta 1937 elkarteko Juan Ramon Garai Bengoa ikerlari eta historialariak adierazi du beharrezkoak direla torturen biktimekiko “Egia, Justizia, Erreparazioa eta ez errepikatzeko Bermeak”, besteak beste.

Ekitaldian ere Maider Morras Azpiazu alkateak parte hartu du, Arrasateko Udalaren eta bertako Bizikidetza Batzordearen izenean. Eskerrak eman dizkie proiektuan eta aurkezpenean parte hartu duten guztiei. Gainera ondokoa adierazi du:


Ondoren, alkateak liburuaren ale bana eman die testigantza ausarta eman duten Arrasateko emakume torturatuei:

Ekitaldiaren amaieran bertaratutako herrikideek txalo beroak eskaini dizkiete emakume indartsu eta ausart hauei guztiei.

Liburu berria dagoeneko lor daiteke Arrasateko Ttukun kopistegian, Hiper Eroski ondoko kioskoan eta Elkar liburu dendan.