Larunbat honetan Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia ospatu du. Goizeko 11:30ak eta 13:00ak bitartean ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibili dira abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen. Ekitaldi honek azken hogeita hamaika urteetan ospatu izan den Abesbatzen Topaketa ordezkatu du. Azken Abesbatzen topaketaren edizioa 2019an izan zen, eta Amaia Antzokian egin zen, betiko formatuan.