Herri Urratsez gozatzeko, autobus tiketak eskura daude AEDn

0
354

Argazkia: Patxi Beltzaiz – kazeta.eus / Kartela: Debagunea.

Maiatzaren 12an egingo da aurtengo Herri Urrats “Ortzadarra” lelopean eta Debagoienetik eroso joateko autobusa jarriko dugu Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteok.

Autobusa 8:30ean irtengo da Aretxabaletako AZBEtik eta ondoren Arrasate eta Bergarako euskaltzaleak jasoko ditu, 8:45ean Zalduspen eta 9:00etan Bergarako autobus geltokian, hurrenez hurren. Senperetik itzultzeko ordua 19:00etan izango da.

Txartelak Loramendi, AED eta Jardun euskara elkarteetan eskura ditzakezue, maiatzaren 9a baino lehen, elkarteotako bazkideek 10 eurotan eta gainontzekoek 12 eurotan.

Bete dezagun beste urte batez elkartasun busa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen