Testua: Debagoieneko euskara-elkarteak / Irudia: Herri Urrats.
Bi urtez egoera berezi eta zailean egon ondoan, maiatzaren 8an itzuliko da Herri Urrats jaia Senpereko lakura. Eta Debagoieneko euskara-elkarteok ere autobusa jartzeko ohitura berreskuratuko dugu, Senpereraino eroso eta merke joan zaitezten.
Txartelak AED, Loramendi eta Jardun elkartean eskura ditzakezue. 10 eurotan elkarteotako bazkide izanez gero eta 12 eurotan, besteok. Maiatzaren 5a izango da txartelak erosteko azkeneko eguna.
Autobusaren ordutegi eta geltokiak hauexek izango dira:
- Aretxabaleta: 8:45ean, AZBEtik
- Arrasate: 9:00etan, Zalduspetik
- Bergara: 9:15ean, bus geltokitik
- Itzulera: 19:00etan, Senperetik
Astindu ditzakegun nagikeriak eta itzuli gaitezen Senpereko lakura. Eta ez bazara inoiz egon, ez galdu ezagutzeko aukera. Itzuliko zara!




