Herri-memoria eta GAL hizpide izango ditu Iñaki Egañak Iratin

0
725

Kartela eta beheko testua: Karkabatik Herria.

Iñaki Egañak GAL-en sorreraz eta 80. hamarkadako ekinbideaz hitz egingo du, Xabier Perez de Arenaza GAL-ek eraildako arrasatearraren 40. urteurrenaren testuinguruan. Irati Topalekuan, martxoaren 20an, arratsaldeko 19:00etan.

Iñaki Egaña Sevilla (1958, Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria) euskal idazle joria, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta liburu ugari argitaratu ditu, saiakerak gehienak, baina baita eleberriak eta haur liburuak ere. Euskal Memoria fundazioko presidentea da eta Espainiako gerra zibileko eta Frankismo garaiko erailketak, desagerketak eta gehiegikeriak sakonki ikertu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen