Mondravember talde antolatzaileko lagunek gaur King’s ile-apaindegian bibotea utzi dute, eta aurtengo ekitaldiak iragarri dituzte.
Mondravember taldeak aurtengo Movember ekitaldi sorta antolatzeari ekin dio.
Urtero legez, Kings ile-apaindegiak doan moztu die bizarra Antolakuntzako zenbait kideri, giro onean.
Gainera, “azaroan zehar Kings-era bibotea uztera datozen bezeroek ordaindutako diru guztia Antolakuntzari emango dio dohantzan”, azaldu digu Mondravemberreko Iban Arroiabek.

Azaroaren 13an Taskan afari benefiko bat egingo du, eta 30 euroren truke giro onean afalduko da elkartasunez. Afariak ordainduta lortuko den diru guztia Mondravemberrera bideratuko da”.
Denera 45 plaza jarri ziren eskuragai, eta “oraingoz [urriaren 29an] 20 plaza daude libre. Izena Taskan bertan edo Mondravemberren bitartez eman daiteke”.
Azaroaren 20an, Kedada ospatuko da San Prudentzion. 2019an lehenbiziko kedada izan zen, eta iaz Covidaren ondorioz ezin izan zen ospatu.
Eskualde mailakoa izango da eta horretarako “aste honetan lehen bilera egin dugu, Kedada antolatzeko”.

Azaroaren 27an ospakizun hadiena egingo da: “goizean mendi-buelta egingo dugu, eguerdian bertsolariak arituko dira (tartean Euskal Herriko final handiko bi partaide) eta eguerdian paellada erraldoi bat egingo dugu ondarrutar batzuk lagunduta. Paella doakoa izango da Herriarentzat”.
Mondravemberrek kirola eta osasuna ere sustatzen dituenez, “kirol-elastiko batzuk erosgai jarri dituzte, eta korrikaldi herrikoi bat antolatu dugu azaroaren 27rako, Alde Zaharraren inguruan ospatuko dena”.
“Ez da lehiaketarik eta garaikurrik izango, lasai korrikan egiteko baizik, eta ondoren doako paellada erraldoia egingo da. Bertan otar batzuk jarriko dira borondatea emateko”.
“Txosna bat ere jarriko dugu, eta bertan edana noski norberak ordaintzekoa izango da”. Ondoren, 19:00etatik 22:00etara kontzertuak izango dira.

Antolakuntzak aurten “kamisetak, garagardoak, errifak,… eskainiko ditugu tabernetan eta King’s ilea-apaindegian izango dira. Hemengo Oscarrek laguntza handia ematen digu”.
Ekimen solidario honek urtero helburu berberak ditu: “gizonen osasuna sustatzea eta lortutako dirua zuzenduko da Arkaitz Carracedok zuzentzen duen Derioko laborategira: CIC Biogunera”.
“Norbanako batek dohaintza bat egin gura badu mondravember@gmail.com helbidera idatz dezake. Aipatzekoa da enpresa batzuek dohaintzak egiten dituztela”.
Bisibilitatea lortze aldera, “Ibai-Artek aurten ere laguntzen digu, eta iaz bezala, erakusleihoetan 30 bibote ikusgai jarriko ditugulako”.
Ekitaldi hauekin “ea herritar guztion artean azaro polit bat egiten dugun eta suspertzen dugun”.