Herri kirolekin eta paella janarekin, aurrera doaz Garagartzako jaixak

0
3504

Gaur goizean ez da aspertzeko astirik izan Garagartzako jaixetan. Haurrentzako Zezen mekaniko eta puzgarriekin batera, herri kirol erakustaldia eskaini dute Ibai Soroa eta Eneko Saralegik. Ondoren, 100 pertsonek bapo jan dute auzoko plazan bertan antolatutako paella janean.

Atzo hasi ziren Garagartzako jaiak buzkantz janarekin eta ondorengo kontzertuekin. Gaur, atzoko erritmoari eutsiz jarraitu dute auzoan, aipatutako ekimenetan parte hartzen. Herri kirol erakustaldiak ikusmina piztu du eta jende ugari elkartu da aizkolariei animatzeko. Horrekin batera, ehun pertsonentzako paella ederra ere prestatu dute arratsalderako indarrak berreskuratzeko.

Festak ez du etenik izango, datozen orduetan, bingoa eta irrintzi txapelketa izango dira, eta egunarekin amaitzeko, Garazi eta Amaiurrek kontzertu akustikoa eskainiko dute. Egitarau osoa hemen klikatuz ikusi daiteke.

Paella prestatzen, antolakuntzak bidalitako bi argazki

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen