Herri, herrialde eta nazioko gaiak aztertuko ditu EHBilduren batzar irekiak

2
650

Kartela eta beheko testua: Arrasateko EH Bildu.

Urriaren 27an, asteazkenez, Arrasateko EH Bilduk ikasturte hasierako Herri Batzarra egingo du eta bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizue herriko Bilkide eta jarratzaile guztioi. II. Kongresua ere ospatu dugun urte honetan, erronka garrantzitsuak ditugu nazio, herrialde zein herri mailan eta horiek guztiak herritarrekin partekatzeko gogoz antolatu dugu saioa.

Hartara, bi ildo nagusi izango ditu batzarrak: bata, Nazio mailako eta Gipuzkoako Plan Politikoa, EH Bilduko programa politikoaren arduradun Pello Otxandianok aurkeztuko diguna. Bestea, Arrasateko EH Bilduren egungo erronkak, herriko udalgintzako eta herrigintzako kideekin batera aztertuko ditugunak. Batzarra Bilgunean izango da (Pablo Uranga, 8), 18:30ean hasita.

2 IRUZKIN

  1. Mondraberriko kudeatzaileei galdera: Ereño erabiltzailearen jarrera eta erreferentzia pertsonal zein deskalifikazio fisikoak noiz arte irakurri behar ditugu? Modu berdinean berari erreferentzia egiteko “tripas” edo “cortocircuitos” izenak erabili ditzakegu?Edo bere benetako/euren izena + “ismoa”?
    Pasatzen ari da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen