Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolak batera ospatuko dituzte Aratusteak

0
950

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Udala.

Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurrek inauteri bateratuak ospatuko dituzte lehen aldiz. Hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatutako eguna.

Hezkuntza eta hizkuntza diagnosia lantaldetik egindako hausnarketan, ikastetxeek ekimen bateratuak egiteko beharra identifikatu eta proposamenak abiarazi zituzten. Horien artean aurkitzen da, inauteri bateratuak egiteko, Arrasate Herri Eskolak eta Arizmendi Ikastolak aurkeztutako iniziatiba. Hezkuntza eta hizkuntza diagnosiaren lantaldearen parte izan den Arrasateko Udala bidelagun izan dute, eta lanketa honen emaitza hiru gune nagusietan antolatu diren inauteri bateratuak izan dira.

Hiru gune nagusi haurren elkargunerako

Ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu dituzte inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Musakola.

Gune guztiek egitarau berdina izango dute. Hasteko, ikasleak, ikastetxez ikastetxe joango dira kalejiran batzen, guneko plaza baten amaitzeko. Uribe-San Andres guneak Maiatzaren 1a plazan amaituko du, Erdiguneko guneak Jose Maria Arizmendiarreta plazan, eta Musakolak San Isidro plazan.

Behin plazan, Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasle banak pregoia botako dute, eta dantzaldiari ekingo diote

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen