Herri Eskolak, Arizmendik eta Institutuko zati batek greba egin dute, eskolaratze “segurua eta adostua” lortzeko

0
605

Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola eta Arrasate Institutuko zati bat (irakasleen %30ak eta Batxilergoko ikasleak) greba egiten ari dira, hiru hiriburuetako manifestazioetara dei eginez.

AHEko klaustroak gaurko greba deialdiarekin bat egina du, izan ere “osasun neurri minimoak ezin izango direnez bermatu ez da eskolarik emango”.

Bide honetan “aurrez aurreko eskolak¬†seguruak izan daitezen eta honetarako beharrezkoak diren baliabideak aldarrikatzeko mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu”.

Manifestazio horiek gaur goizeko 11:00etan egingo dira Gasteiz, Donostia eta Bilbon. Helburu berarekin, Arizmendi Ikastola greba egiten ari da gaurkoan. Botazioan grebaren aldeko botoak 13 gehiago izan ziren.

Arrasate Institutuan irakasleen %30 greba egiten ari da, eta Batxilergoko ikasleek gauza bera erabaki dute. DBHko ikasleak, ordea, eskolak hartzen ari dira.

Arizmendi Ikastolak eta Arrasate Herri Eskolak gutxieneko zerbitzuak abiatu dituzte, Arrasate Institutuan ez da beharrezkoa izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen