Irudiak: Herri-ekimena eta Google maps.
Herri-ekimen batek 2018an Arrasateko Udalari ofizialki eskatu zion, San Andresko Auzo-alkatetzaren bitartez, Mandoaingo bide publikoa konpontzea.
Bide hau Olandixoko tunelaren gainetik pasatzen da, eta herri-ekimen honek bidearen berrirekiera “alternatiba bezala erabiltzeko bideragarria ikusten dugu”.
Bere garaian, 2018. urtean, ekimen honen alde azaldu diren 35 pertsona (auzotarrak edota bertako bi bideen erabiltzaileak) eta Besaide Mendizale Elkartea.

Herri-ekimenak azaldu duenez “Olandixoko tunela egin zutenean, Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak bide hau apurtuta utzi zuten”. Gehitu duenez “Kodigo Zibilean jartzen du bideak mantentzea derrigorrezkoa dela”.
Udalak garaian erantzun zuen “bariantearen sustatzailea eta kudeatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia dela”. Konponbide “bakarra alternatiba bideragarri (ekonomikoki eta teknikoki) bat” aurkitzea da.
Udalak planteatu zion alternatiba hori “auzoak lantzea”. Herri-ekimenak 2018an alkatearekin egindako bileran, “alternatiba aurkeztu” zuen:
“Bidea tunelaren gainetik egitea, lehengo bidearen antzeko trazatua mantenduz. Honela ez dago inguruko lurjabeei baimena eskatu beharrik, eta bideak aldapa egokia izango luke, %15 ingurukoa”.

Bere hitzetan “Udalak bide-katalogoaren mapan jarri duen trazatuak %25 ingurukoa du, hau oso aldapatsua da Mandoainera eta Miraballes baserrira joateko”.
Herri-ekimenaren hitzetan bere alternatiba “ekonomikoki eta teknikoki nahiko bideragarria eta egokia da”.
Herri-ekimenak Udalari eskaera egin zionetik “bost urte pasa dira eta berdin jarraitzen du, ezer egin gabe”.
Mandoain inguruko herritar batek epaitegietara jo zuen, bertako bidea publikoa ez zela argudiatuz. Halere, Bergarako Epaitegiak eta Donostiako Probintzia-Entzutegiak “ez du ontzat hartu” salaketa, Udalaren aurka aurkeztutako salaketa.
Ondorioz, herri-ekimenak adierazi du “Mandoaingo bide hau 20055050EP publikoa dela” eta “uste dugu badela bidea konpontzeko garaia. Arrasateko Udalaren konpromisoa nahi dugu”.