Udalaren linea honen erabilera oso baxua izan da, eta soilik zerbitzu bat mantenduko da: goizeko 07.35etakoa Eroski-Garaia-Eroski. Hirugarren linea oro har irailaren 30ean bertan behera geratuko da.
Argazkia: MB artxiboa.
TAOaren harira, Udalak urbanoaren 3. linea abiatu zuen iazko uztailean, batez ere Arrasate kanpotik zetozen autoen gidariek Arruenan aparka zezaten, eta erdialdera busez bertara zitezen.
Hala ere, linea honen erabilera baxua izan da, nahiz eta Udalak iazko irailean aldaketa batzuk gauzatu zituen, gehiagotan erabil zedin.
Alabaina, bidaiari kopuruak baxua izaten jarraitu zuen, enpresa kudeatzaileak, Avanza Euskadik, aurtengo otsailean Mondraberriri azaldu bezala.
Adibidez, aurtengo urtarrilean zerbitzua izandako egunetan (astelehenetik larunbatera, biak barne) batez besteko erabiltzaileak 70 inguru izan dira.
Gaur Avanza enpresak iragarri du etzitik “irailaren 30etik aurrera 3. lineako ibilbide guztiak etengo direla, 7:35eko ibilbidea izan ezik: Eroski – Garaia – Eroski”.