Herri-busak 745.000 € eta 3. linea izango ditu, Zaldusperekin konektatuz

1
672

Plenoak onartu du urbanoaren zerbitzu berria 5 urterako kontratatzea. EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek zerbitzuaren munizipalizazioa eskatu dute, baina Udal-gobernuak erantzun du hori ekonomikoki “ia bideraezina dela”.

Argazkia: Google Maps artxibokoa / Bideoa: Udala.

Gaurko Plenoan Udal-gobernuak berretsi du hirugarren linea sortuko duela, “azkarragoa eta zuzenagoa”.
Zerbitzu honetara Udalak guztira 745.467’33 € (%10eko BEZ barne) bideratuko ditu datozen 5 urteetan. 5 urterako kontratua egin da “autobusek 6 urte nahiko ondo irauten dutelako”.

Zerbitzuetako zinegotziak, Victoriano Fuentesek, iragarri du “garraioetako tarifa merkeena erabailiko dela, eta Mugi txartela erabiltzen jarraitu ahalko dela”. Autobusen frekuentzia “15-20 minutukoa izango da”.

EH Bildu ados agertu da hirugarren linearekin, baina “zerbitzu publikoa izatea nahiko genuke”. Halaber, hiru galdera egin ditu:

“Herri-busa bat etorriko da Zalduspen egongo den geltokiarekin? Zalduspekoak intermodal bezala funtzionatuko du? Hala bada, herri-busa lanzadera bezala erabiliko bada Bilbora edota Donostiara joateko, ordaindu beharko da?”.

Udal-gobernuak iragarri du “3. linea Zalduspeko gunetik igaroko dela, eta erraztasunak emango dira lanzadera gisa erabiltzeko”. Ñabardura gehiago ez du eman oraingoz “pleguak soilik” ditugulako mahai gainean.

Victoriano Fuentes zinegotziak azaldu du “tarifa berriak indarrean jarriko direnetik, trasbordoak doakoak izatea eskatu dugu, behintzat lehen 15 minutuetan,

Elkarrekin Arrasatek salatu du “munizipalizazioaren azterketa sakona eta eztabaida ukatu dira beste behin. Tarifek garestiegiak izaten jarraitzen dute, enpresen etekinak gailezten”.

Zerbitzuaren erabiltzaile ohikoenak “migratzaileak, emakumeak eta gazteak dira, eta beraz prezio publikoagoak eskatzen ditugu. Kontratuaren luzera gehiegizkoa da enpresari barra librea emanez, eta Udalaren eskuak lotuz”.

Oposizioak eskatu du zerbitzuko langileen “lan-baldintzak duinak eta kalitatezko lanpostu publikoak izatea”. Udal-gobernuak erantzun du “guk ere nahi ditugula”.

Zerbitzuak zinegotziak azaldu duenez, egun zerbitzuaren munizipalizazioa ekonomikoki “ia bideraezina da, besteak beste busak erosi beharko lituzkeelako”. EH Bilduk galdetu du “ea zerbitzua, herritarren aldekoa izanda, merezi du defizitarioa izatea ala ez?”. Hitzartzeen ostean bozketa eta hauek izan dira emaitzak:

  • Aldeko botoak: 12 (EAJ-PNV eta PSE)
  • Abstentzioak: 8 (EH Bildu)
  • Aurkako botoak: 1 (Elkarrekin Arrasate)

Gai honen inguruko adierazpen guztiak ikus-entzuteko, joan beheko bideoaren 3. minutuko 10. segundora:

Iruzkin 1

  1. Ekobulebarrak 1.000.000 euro baino gehiago kostatu zaigu eta esan zen Zalduspen 16 hilabetez egongo zela bus geltokia probisionalki. Baten batek badaki obra amaitzerakoan non doan bus geltokia?
    Asko hitz egiten da ekobulebarraz baina inork ez ditu ikusi obrako planoak…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen