Herri-bus bati, “gasa erabiltzen duena”, aurrea erre zaio Makatzenan

0
1533

Argazkiak: Herritar bat.

Gertaera gaur arratsaldeko 17:00 aldera izan da, auzoko malda batean, eta zorionez itzalgailuarekin arazoa baretzea lortu dute. Suhiltzaileak bertan aritu dira eta azaldu digute motorrari “ke ugari zeriola”.

“Arazo garrantzitsuena izan da autobusak gasa erabiltzen duela, eta badaezpada ordubete baino gehiago jardun dugu bertan”.

“Printzipioz, ez dirudi inor zauritu denik”, eta garabia herri-busa bertatik eramatekoa zen.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen