Lehen hiru irudiak: Herritar batzuk.
Ezbeharra gaur arratsaldeko 19:50 aldera izan da Obenerrekako zubipean. Makatzenara igotzen ari zela, gidariak eta bidaiariek erre usaina sumatu dute.

Makatzenatik jaistean, eta Obenerrekako geralekuan zeudela, autobuseko ate batzuk blokeatuta zeuden, eta gidariak ateetako bat gutxienez ireki behar izan du.

Bera eta bidaiariak laster batean irten behar izan dira, eta handik gutxira sugarrak agertzen hasi dira.
Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira baina sugarrak itzali dituzten arren, ibilgailua kiskalita geratu da. Zorionez, ez da zauriturik izan.

Aipatu behar da Udalak azpikontrataturiko zerbitzu honek azken hilabeteetan bereziki hainbat bidaiariren kexak eragin dituela, euren egoeragatik.
Albistea osatzen gabiltza
Eraniltzaileak esan eta esan eta arduradun politikoak lan ordutan kanpaña egiten
Martxa honetan berriro agertu bihar gare Antena 3n.