‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ eta ‘Emakume ahaztuak Arrasaten’ bisita gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da azaroan

    0
    1193

    Feel Euskadik, Arantza Otaduyren eskutik. ‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ eta ‘Emakume ahaztuak Arrasaten’ mujeres olvidadas’ bisita gidatu berriak antolatu ditu azarorako. Parte hartzera animatzen diren guztiek Arrasateko historia pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izango dute.

    Alde batetik, azaroaren 13tik 15era, biak barne, ‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ bisitak lau saio izango ditu. Bisitak Monterron Jauregian hasiko dira arratsaldeko 18:00etan. Bisita honetan Heriotza lagun izango duzu Arrasateko kaleetatik egindako ibilbide batean, aurreko mendeetan Bizitza nolakoa zen ulertzeko. Ibilbidea gure herriko erdigune historikoko txokorik ederrenetakoetatik igarotzen da.

    Bestalde, azaroaren 16, 17, 18 eta 19an ‘Emakume ahaztuak Arrasaten’ bisitan parte hartzeko lau aukera izango dira. Oraingo honetan, bisitak Herriko plazan hasiko dira, arratsaldeko 18:00etan. Bisita honetan parte hartzera animatzen direnek Erdi Aroko eta Aro Modernoko euskal emakumeei buruzko gauza bitxiak ezagutzeko aukera izango dute. Bisitan, Arrasaten ahaztutako emakume askoren bizitza gogoratuko dute, eta bisitariek une dibertigarri bat igarotzeko aukera izango dute.

    Bisitetan parte hartu nahi duten guztiek Feel Euskadiren web orrian eman beharko dute izena, honako esteka hauetan:

    ‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’

    ‘Emakume ahaztuak Arrasaten’

    Bisitetan parte hartzen dutenek, zozketa batean sartuko dira azaroaren 28an Lezetxiki ezagutzeko egingo den bisitan parte hartzeko. Otaduyk antolatutako bisita honek, Arrasateko Udaleko Kultura Sailaren babesa izango du.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen