‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ bisita gidatua euskaraz egingo da ostiralean

0
833

Testua eta irudia: Arantza Otaduy – Feel Euskadi.

Azken hilabetean, Mondragoeko eta Euskal Herriko hainbat herritarren eskaera ugari jaso ditut, nire turismo-zerbitzuak euskaraz ere eskain ditzadan eskatuz. Eta behar horri erantzunez, datorren ostiralean, irailak 18an, nahi duenak “Heriotza eta hilketak Arrasaten” bisita gidatua euskaraz egiteko aukera izango du.

Beti esan izan dut niretzat gozamena dela bizilagunekin bisita gidatuak egitea. Haiek dira produktu berriak sortzeko nire inspirazioa eta, horiekin, Arrasateko eguneroko bizitzari buruzko xehetasun asko ikasten ditut eta ihes egiten zidaten datu historiko ugari eman dizkidate. Zalantzarik gabe, arrasatearrak dira nire berriemaile onenak, eta niretzat plazer handia da irakasten didaten guztia itzultzea, eta modu atsegin eta entretenigarrian bada, hobe.

Beraz, heriotzak iraganeko Arrasateko jendearen eguneroko bizitzan nola eragiten zuen jakiteko gogoa duenak eta gure kaleetan gertatu diren krimen ospetsuenetako batzuei buruzko gaietan sakontzeko jakin-mina duenak, hitzordua dute Feel Euskadirekin datorren ostiralean, irailaren 18an, arratsaldeko 19:30ean Monterron jauregiko fatxada nagusiaren aurrean.

Bisita gidatuan izena eman beharra dago eta bisita gidatuak kostatzen dituen 7,50€-ak ordaindu. Ordaineketa egin daiteke Feel Euskadiren ohiko ordainketa-moduekin; banku transferentziarekin edo paypal-ekin.

Gogorarazi nahi dut, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurriak kontuan hartuta, maskara nahitaez erabili beharko dela ibilbide osoan, eta ezingo direla 9 lagunetik gorako taldeak onartu. Gogoratu Feel Euskadik Euskaraldiaren ekimenarekin bat egiten duela eta ahobizi gisa turismo kulturaleko jarduerak euskaraz eskaintzen dituela.

Azkenik, aipatu nahi da denboraldi batean ez dela gehiago eskainiko bisita gidatu hau, eta, neurri berrien ezean, berritasunekin itzuliko dela 2020 urtea amaitu baino lehen. Halaber, interesa duten guztiei gogorarazi nahi zaie Feel Euskadik bere zerbitzu guztiak taldeei eskaintzen dizkiela, aurrez erreserbatuta. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan feeleuskadi@gmail.com helbide elektronikoan edo 644374746 telefonoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen