‘Herensugeak’ Sevillan dira errugbian, aldarrikatuz eta umoretsu

1
861

Arrasate Rugby Taldeko beteranoak eta lagunak European Grand Old Rugby jaialdian parte hartzen ari dira. Umorea ez dute galtzen: zuri-beltzeko argazkian (Agustin & Company izeneko tabenan) Agustin Aranburu eta konpainia daude.

Argazkiak: Herensugeak.

Kirol honetako beteranoen topaleku izaten da EGORF jaialdia, eta Andaluziako hiriburuan ospatzen ari da asteburu honetan.

‘Herensugeak’ ere bertan parte hartzen ari dira kirola, aldarrikapena (Palestinar Herriaren banderarekin) eta jaia uztartzen. Ostiralean eta gaur (domeka) errugbian aritu dira.

Atzo (larunbata) jaieguna izan zuten, eta zuri-beltzezko argazki hau umorez egin zuten: Agustin Aranburu arrasatearra eta konpainiak argazkia egin zuten, Agustin & Company izeneko tabena parean.

Iruzkin 1

  1. Europako topaketa bat izanik talde israeldar bat gonbidatzeak ez dauka zenturik. Erabaki politikoa da.. Horren aurrean , Arrasate Rugby Taldeak topaketan parte hartzeari uko egin beharko lioke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen