Herensugeak 25+2 urteurrena lagun giroan ospatzen ari dira

0
777

Txapelketa giro onean eraman da aurrera Mojategin, eta berdegunean jokalari ohi ugari ikusi dira. Azpimarratzekoa da talde zuri-morean Aitziber Zumalde emakume beteranak ere lehiatu duela.

Goiko argazkia: Joshe Elorza.

Arrasate Rugby Taldeko beteranoen taldeak, Herensugeak, 25 urte beteak ditu, eta asteburu honetan zenbait ekitaldi ospatzen dabil.

Hauetako bat hirunako txapelketa bat izan da, gaur arratsalden Mojategin jokatu dena, bai eta giro onean jokatu ere. Barra bat eta jatekoak ere izan dira bertan.

Bordeleko Archiball taldeak ere bertan parte hartu behar zuen, baina azkenean taldekide batzuk soilik etorri dira, eta jokalari horiek Vigoko Melgachos taldearen barruan jokatu dute.

Txapelketa hau prestatzeko, besteak beste, Joseba Zabala arrasatearra entrenatzaile, koordinatzaile lanetan aritu da. Gaur gauean talde beteranoek elkarrekin lunch eta afaria ospatuko dute Hotel Mondragonen. Ondo pasau!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen