Herdoila zuten zenbait torloju ere atera dituzte. Aurreko astean bi hodi atera zituzten ur-ihesa zegoen ingurutik, eta atzo bi hodi ipintzeko lanak hasi zituzten.
Obrak matxuratutako gutxienez hodi bat atera zuen aurreko astean Zalduspen, eta bertan ikusi ahal izan zen herdoila zeukala, baita bere inguruko torloju batzuek ere.

Ur-ihesaren kokapenari dagokionez, Obretako zinegotziak hedabide bati adierazi zionez, hoditeriako “ukondo baten gainean” zegoen, “maldan behera datorren hodiaren eta, bere jarraipena den, hodi horizontalaren artean”.
Ur-ihesaren jatorriari dagokionez, “badirudi hodi horizontalaren bihurdura batek, uraren presioaren ondoriozkoa, ur-ihesa eragin zuela”.

Hodi horietako bat gutxienez begibistan izan da aurreko asteburuan, eta herdoila zeukala ikusi ahal izan da, besteak beste, hormigoiz inguratuta zegoen hodiaren geruzak. Baita bere inguruko torloju batzuek ere. Atzo (astelehena) ur-ihesa zegoen tokian bi hodi jartzeko lanak hasi zituzten.
