Testua eta irudia: Arrasateko Udal Euskaltegia.
Ikasturte berria ez ezik, egoitza berria ere estreinatuko du Udal Euskaltegiak. Bi kontu dauzka ospatzeko aurten Udal Euskaltegiak: 40 urte bete izana euskalduntze-alfabetatzean batetik, eta lokal berria bestetik. Horren guztiaren bueltan inaugurazio ekitaldi xume bat antolatu dute irailaren 28rako. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia Kulturolan, eta bertara joateko deia egiten diete arrasatearrei.
Ilusioz hasiko dute ikasturtea, gela txukun eta argitsuekin, behar diren baliabide teknologiko zein bestelakoekin… Helburua: bertara joaten diren herritarrek euskara giro lasai, goxo eta lagunartekoan ikastea eta erabiltzea.
Horretarako, gogorarazten dute izena emateko epea zabalik dagoela, hauetako edozein bide erabilita:
Euskaltegian bertan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00
Telefonoa: 943797077
Watsappa: 688780931