Arrasateko Bibliotekak bi jardunaldi antolatu ditu hurrengo asterako. Alde batetik, ekainaren 2an Carolina Rueda ipuin kontalari kolonbiarrak helduentzat kontaketa saio bat eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Kulturaten (gazteleraz). Bestetik, ekainaren 1etik 3ra Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa egingo da. Azoka honetan lortzen den dirua Arrasateko Amerika Elkartearentzat izango da.
