Orlegia.com webguneak Covid-19tik babesteko ezinbestekoak diren hainbat produktuak ditu salgai. Feli janari-dendan eta Itziar Ugarte optikan ere erosi ahal izango dira.
Orlegia.com webguneak Covid-19tik babesteko ezinbestekoak diren hainbat produktuak ditu salgai. Aurki daitezkeen produktuen artean gel hidroalkoholikoa, produktu desinfektatzailea, eskularruak eta markarilak daude.
Maskarilen kasuan, helduentzat eta haurrentzat aurki daitezke. Haurrentzako maskarilak oihalezkoak dira, oihal homologatuekin egindakoak eta berrerabilgarriak; horretarako, desinfektatu egin beharko dira. Haurrentzako maskarilak bi tailatan egongo dira eskuragarri, 3 eta 6 urte bitartekoentzat eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat.
Produktu horiek webgunean, Feli janari-dendan (Okendo kalea) eta Itziar Ugarte optikan (Arrasate pasalekua) egongo dira eskuragarri. Produktu guztiak homologatuta eta ziurtatuta daude.