DAPk antolatutako helduentzako antzerki inprobisatu ikastaroa larunbatean hasiko da

    0
    339

    Testua: DAP.

    Debagoieneko Antzerki Platatormak henduentzako antzerki inprobisatu ikastaroa antolatu du. Ikastaro honetan inprobisatutako antzerkia egiteko beharrezkoak diren zutabe nagusiak ezagutuko dituzu, gozamena eta dibertsioa bidelagun izanik. Antzerki ariketa eta jolasen bidez jendaurrean hitzegiteko gaitasunak hobetzeko, sormena lantzeko, interpretaziorako gaitasunak lantzeko edo denborapasarako ere balio du jardun honek.

    2022an ere antzerkia ikasteko aukera izango dugu Debagoienean!
    Martxoan Jamming eskolako Egoitz Aizpururen eskutik antzerki inprobisatuan murgilduko gara.

    Ikastaroa hiru saiotan banatuta egongo da (ez da beharrezkoa guztiak egitea):

    *Martxoak 5 Elgetan*
    *Martxoak 12 Aramaion*
    *Martxoak 26 Eskoriatzan*
    Ordutegia: 10-13h + 15-18h

    Eman izena hemen: https://forms.gle/1aSgxkRfykNcpKYN7
    Informazio gehiago hemen: https://acortar.link/L0bOZP

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen