Arrasateko Trikitixa Eskola eta Bergarako Musika Eskolako 85 lagunek aurrera eraman dute kalejira, eta Al-Andalusen afaria ospatzekoak dira.
Lehenbiziko topaketa honetan, 85 lagun elkartu dira eta panderoari, soinuari nahiz danborrari eragin diete.
San Isidro plazan eta auzoko beste hainbat tokitan aritu dira jai doinuak jendartean zabaltzen.

Musikari hauen guztien artean musakolarrek ere jardun dute, beste arrasatearrekin eta bergararrekin batera.

Antolakuntzan aritutako Maixa Lizarribar Saizarrek baloratu du “parte-hartzaileek gogotsu hartu dutela lehenbiziko proposamen hau” eta umoretsu gehitu du “hurrengo topaketa Bergaran izango dela”.
Gaurko kalejira osotu ondoren, Al-Andalus elkartean afaria ospatzekoak dira, eta ziur mahaiaren bueltan ez dela triki doinurik faltako.











