Helduei zuzendutako bizikleta ikastaroa antolatu dute Arrasaten

0
243

Ikastaroa urriaren 11, 13, 18 eta 20an izango da eta Musakolako kiroldegian emango da arratsaldez, 18:00tatik 19:30tara.Ez da beharrezkoa izango bizikleta izatea. Izen ematea www.arrasate.eus web orrialdean, BAZen edo Musakolako kiroldegian burutu daiteke.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, helduei zuzendutako bizikletan ibiltzekoikastaroa eskainiko du urriaren 11, 13, 18 eta 20an. Ikastaro bakarra izango da eta Musakolako kiroldegian emango da arratsaldez, 18:00tatik 19:30tara.

Ez da beharrezkoa izango bizikleta izatea, izen ematea burutzean bizikleta behar dutela adieraziz gero, ikastaroa emateko bat utziko zaio.

Izen ematea www.arrasate.eus web orrialdean (https://izenemateak.arrasate.eus/eu/bizikletan-ibiltzen-ikasteko-ikastaroa-helduei-zuzenduta/), BAZen edo Musakolako kiroldegian burutu daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen