Kartela: Aretxabaletako Loramendi euskara elkartea / Goiko irudiak: MB artxiboa.
Urban musika gustoko duzu? Sortzailea zara edo sortzaile izatea nahi duzu? Hau da zure aukera! Apirilaren 8tik ekainaren 8ra izango da parte hartzeko momentua: “Kriston epai mahaia izango dugu bailarako sortzaile ezberdinez osatuta! Animatu zaitezte!!”
Parte hartu ahal izateko 12 eta 18 urte bitartean izan behar dira. Lehiaketaren saria zure abestia Skysound estudioetan grabatu eta bideoklip bat grabatzeko aukera da. Lanak euskara@loramendielkartea.eus helbidera bidali beharko dira mp3 formatuan, eta gutxienez minutu bateko iraupena izan beharko dute.
