‘Heldu da kontua’ zikloa Arrasaten izan da Maider Alcelayren eskutik

    0
    520


    Gaur arratsaldean Maider Alcelayk Igor Sala musikariarekin batera Kulturateko Jokin Zaitegi Aretoan helduentzako ‘Emeen kemen’ ipuin kontaketa aurkeztu du. Ipuin kontaketa hau helduentzako euskal narratzaileen ‘Heldu da kontua’ zirkuituaren barruan sartzen da. Besteak beste, Gerra Zibilari eta Irlandari buruzko bi istorio kontatu ditu Alcelayk.

    Helduentzako euskal kontalarien zirkuitua sortu berri da, ‘Heldu da kontua’. Arrasateko Biblioteka izanik ekimenaren bultzatzailetariko bat, ikuskizunak jaso eta antolatuko ditu. Ekimenaren barruan urtero kontalari bi sarituko ditu epaimahai aditu batek, eta kontalari bi horiek saioak eskainiko dituzte hainbat herritan. Lehen edizio honetan sarituko dira Maider Alcelay kontalari arrasatearra eta Mireia Delgado durangarra.

    Helduentzako Kontalaritza Sorkuntzaren Saria

    Euskaraz eta helduentzat sortutako kontalaritza ikuskizun berrientzako saria da. Saria urtero euskal kontalari bik jasoko dute, eta saridunek hainbat herritan egingo dute zirkuitua. Egitasmoaren helburuak dira helduentzat euskaraz sortutako kontalaritza programazio egonkor bat sortzea, sorkuntza berriak taularatzeko espazio berriak sortzea eta kontalari euskaldunen lanak ezagutaraztea.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen