HEI eta Ione izan dira Egunean Behingo 4. asteko irabazleak

0
359

Testua eta argazkiak: Ttak taldea.

Kaixo herritar!  Zelan joan da herri lehiako 4. astea?

Astero bezala, irabazlea goraipatzen hasiko gara, aste hontan HEI herritarra izan da irabazlea, zorionak! Beinke eta Ttukun dendak eskainitako poltsa eta boligrafo- pendrive izango ditu eskuragarri. 

Horretaz gain, asteroko poltsa eta kamisetaren zozketak ere badu irabazlea, Ione hain zuzen. Sarituak astebeteren epean AEDtik pasa beharko dira dagokien saria jasotzera. Zorionak bioi!

Bigarrenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure ahizpak diren Ekin elkarteko emakumeei argazkian ikusgai duzuen otar ederra eskaintzeagatik eta gurekin batera herrian euskara sustatzeagatik.

Mila esker beste aste batez batu zareten erabiltzaile guztiei, baietz datorren astean 800 izan! Ederto segi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen