Maya Amrae eta Irantzu Varela feministak ‘Feminismoa eta arrazismoa’ hitzaldia eman dute, Julia Mongeren moderatzaile lanarekin.
Ekitaldia antolatu egin zuten Zas! (Zurrumurruen Aurkako Sarea), Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko SOS Arrazakeriaren laguntzaz.
Solasaldia atzo arratsaldean egin zen Kulturaten, emakume ugari erakarri egin zituen, eta mahaian parte hartu zuten:
- Maya Amrae: islamiar testuinguruan, berdintasunaren aldeko mugimenduan espezialista. Munduko Emakumeak Babel elkarteko kidea.
- Irantzu Varela: kazetari feminista eta Faktoria Lilako langile.
- Julia Monge (moderatzailea): Arrasateko Emakume Mundu martxako kide.
Maya Amraek baieztatu zuenez, “portada gehienetako protagonistak gizon zuriak izaten dira, nahiz eta errealitatean protagonistak anitzagoak diren. Portada horiek ez dute benetako errealitatea islatzen”.
Irantzu Varelak gehitu zuen “herritar batek aniztasuna ezagutzen duenean, ohartzen dela aniztasuna ez dela hondamendi bat. Ordea, agintariek esaten dute normaltasun canonetatik kanpo daudenak eszentrikoak direla”.

Arabiar jatorriko adituak adierazi zuen “hedabideek adibidez pertsona musulmanei hitza ematen dietela gertaera bat izan ostean. Adibidez, Bartzelonako atentatuaren ondorioz, hedabideek musulmanei hitza eman zieten”.
“Zergatik hedabideek ez dute elkarrizketatzen, emakumeen eskubideak defendatzeagatik, bere sorterritik ihes egin behar izan duen emakume bat? Bisibilitatea eman behar liekete”.
Ordea, “hori egiten ez denez, hedabideek eraikitzen duten errelatoa ez dator bat errealitatearekin”.
Horretan zerikusia dauka Real Academia Española de la Lengua delakoak: “Orain gutxi adierazi du ezin dela idatzi edo esan ‘Consejo de ministras’, kontseilu horretan gizonezko ministroak ere badirelako…”.
Bisibilitate gutxiko errealitateak islatzeko ‘Mujeres del Mundo’ aldizkaria argitaratzen dute 1995etik. “Aldizkari hau interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago, ikuspuntu feminista eta antiarrazista batetik”.
Izan ere, “errelatuaren eraikuntza oso garrantzitsua da, baita errelatu hori arrazializatutako emakumekok idaztea ere”. Maya Amraek baieztapen hori arrazoitu zuen:
“Adibidez nik nire bizipenak aldizkarian islatzen ditudalako eta garrantzitsua delako irarkuleek arrazializaturiko emakumeok ikustea eta irakurtzea”. Feminismoaren “sareko kide izateak niretzat suposatzen du:
- Bakarrik ez sentitzea, asanbladatik oso pozik irteten naiz. Asanbladetan ikusten dut borroka ez dakiola pertsona bakar bati, pertsona askori baizik”.
- Elkarrekin ikasten dugu”
- Gauzak zalantzan jartzen ditugu, eta deseraikitzen gara berreraikitzeko”
- Elkar zaintzen dugu”
Ordea, beste mutur batean ‘La isla de las pasiones’ telebista saioa bezalakoak daude: “Zaborra sortzeko makina bat da – adierazi zuen Irantzu Varelak – Jende askok hori ikusten du, guk ere begiratu behar du hegemoniak nondik nora dabilen. Bera gu ere begira dabil”.
“Guk hegemoniari buruz ere idatzi behar dugu, ez gara elite kultural bat bihurtu behar”. Ildo horretan, “feminismoak jakin izan du, bere mezuaren sakontasunari eutsiz, hizkera normal batean bere mezuak transmititzea”.
Sare sozialei dagokienean, kazetariak adierazi zuen “Twitterren twiteatzen da baina borroka kalean egiten da”.
Gizon feministei dagokienean, “lan egiteko euren espazioak behar dituzte, baita amankomuneko espazioak ere”. “Beharrezkoak dira, gehiago behar dira eta eurek ere gauza batzuk egitea: feminismoaren inguruan irakurtzea, euren artean solastea, hausnartzea, deseraikitzea,…”.

“Hori egitean nigandik hurbilago egongo dira, baina ez da nahikoa gizonak bere burua feministatzat hartzea”.
Solasaldiak beharrezko ikusi ditu “gizonek maskulinitatea zalantzan jartzea, gizartean duten papera aztertzea,… Hori egin ezean, hegemoniak bere horretan jarraituko du. Lan hori guztiori gizonei dagokie”.
Ildo horretan, “lan hori kolektiboki ere egin beharko dute”. Borroka horretan “feminitatea eta maskulinitatea eraikuntza politikoak dira. Guk emakumeok feminitatea apurtzen dihardugu”.
Irantzu Varelak gehitu zuen “gizonek euren pribilejioei uko egin behar liekete. Nik ez dut gizon aliaturik nahi, gizon desertoreak baizik, borrokako kideak”.
Horretarako “instituzioetatik ez da programa nahikorik abiarazten, ezta arrazismoaren aurka ere”. Solasaldian jakitera eman zuten Arrasateko Emakume Txokoak baduela horretarako atea zabalik gizonentzat.