HAZILAN+ laneratze plana jarri du martxan Debagoienako Mankomunitateak

0
246

Testua: Debagoienako Mankomunitatea. Argazkia: Artxiboa

HEMEN DA HAZILAN + : eskualdeko langabe kualifikatuentzako laneratze-ibilbide pertsonalizatuak

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster jarriko du martxan HAZILAN + proiektu berria. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN +. Lehen edizioa 2024ko irailean hasiko da eta urtean 2 edizio jarriko dira martxan, 2028ra arte: bata urtearen lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera.


HAZILAN +ek langabeak laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak eskainiko ditu. Helburu orokorra da, partaideeen premiei eta ezaugarriei erantzunez, laneratzea lortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutakoa.


Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.

Nork partehartu dezake HAZILAN +en?

3 baldintza nagusi bete behar dira:

  • Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
  • Langabe egotea.
  • Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua etan unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.

Adinaren muga ezabatu da, edozein adineko pertsonek partehartu dezakete. Baina bereziki honako perfilei zuzenduta dago Hazilan +:

  • Titulua lortu berri duten gazteei (erdi-mailako eta goi-mailako LH, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa), aurretiko lan-esperientziarik edo lanbide-profilari lotuta ez dagoen esperientziarik ez dutenak.
  • Langabetuei, batez ere 45 urtetik gorakoak, hainbat arrazoirengatik (adina bera, adingabeak edo adinekoak zaintzea‚Ķ) langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituztenak.

Nola dago antolatuta?

Bi fasetan banatzen da proiektua: Zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra lehenengo, eta praktikak ondoren.

1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu).


Tailer honen helburuak dira: autoezagutzatik abiatuta eta lanerako ezagutza eta trebetasunak balioan jarriz, gaitasun sozio-profesionalak eta zeharkakoak hobetzea.

2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia eskualdeko enpresetan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak).

Norberaren interes eta perfiletik abiatuta, lanbide-gaitasuna hobetzea eta lanpostuan esperientzia hartzea helburu duten praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan. Era berean, enpresek bilatzen dituzten perfilen beharra ere jasoko da, praktikak benetako
beharretara ahalik eta ondoen lotzeko.


Ibilbide honekin, eta lan-munduari beldurrik gabe heltzea erraztuko duten tresnen bidez, partaideak ahalduntzea eta lan-aktibazioa sustatzea lortu nahi da.


Laneratzeko ibilbide osoan zehar banakako-laguntza ere jasoko dute partehartzaileek.

HAZILAN + , HAZILAN proiektuaren jarraipena, hainbat berrikuntzekin dator

Partehartzaileei dagokionez, 3 aldaketa nagusi eman dira:

  • Adinaren muga desagertzen da, eta edozein adinetako pertsonek partehartu dezakete (lehen 45 urtetan zegoen muga).
  • Lanbide Heziketako Erdi-mailako zikloak ere onartzen dira (lehen LHko ikasketei zegokienez, goi-mailako zikloak soilik onartzen ziren).
  • Langabe egotea nahitaezkoa da; edo lan-jardunaren 1/3 bat baino gutxiago lan egitea (lehen, lanean zeuden pertsonak ere onartzen ziren, nahiz eta gutxiengoa izan).

Ibilbidearen planteamenduari dagokionez, egitura bere horretan mantendu da; lantzen diren edukietan eguneraketak egin dira, lan-merkatuaren beharretara eta lan-bilaketa prozesuetara hobeto egokitzeko.

Oraindik ez daukazu argi? Zatoz AURKEZPEN JARDUNALDIRA:

Programari buruzko informazio gehiago jasotzeko eta zalantzak argitzeko aurkezpen jardunaldi
bat egingo da:

  • EKAINAK 18, ASTEARTEA
  • Goizeko 10:00etan
  • Debagoieneko Mankomunitatean. Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate (Udalaitz Aretoan).

Aurkezpen saioan IZENA EMATEKO: Inprimakia bete edo idatzi hazilan@debagoiena.eus helbidera.

2024ko 1.go ediziorako informazio praktikoa eta kontuan hartzeko datak:

IZEN-EMATEA: Izen emate epea UZTAILAren 2an bukatuko da.

Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko:

  • Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara.
  • Erregistro Elektronikoan

HAUTAKETA: Uztailean elkarrizketak egingo dira.

HASIERA: 2024/09/16

HAZILAN 2016-2022 proiektuaren emaitzak

Euskadiko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren esparruan gauzatu zen HAZILAN proiektuaren emaitzak aipagarriak izan ziren; Debagoienean guztira 187 pertsonek partehartu dute, 2016an hasi eta 2022ra arte egin ziren 13 edizioetan.

%61a emakumezkoak izan dira, ia %4a atzerritarrak eta partehartzaileen batazbesteko adina 30 urtekoa izan da. Partehartzaileen %92a langabe zegoen proiektua hasi zuenean.


Ikasketa mailari dagokionez, %44ak unibertsitate ikasketak ditu, eta %23ak masterra. Lanbide Heziketako goi-mailako ziklodunak %32a izan dira.

113 praktika kudeatu dira, 67 enpresetan. Bataz beste 460 orduko praktikak izan dira. %80a Debagoieneko enpresak izan dira eta %31 jarduera industrialekoak. Baina hala ere, gizarte alorrekoak, berrikuntza eta ikerketa, aholkularitza, arte, IKT, hezkuntza eta beste hainbat
sektoreko enpresek ere parte hartu dute.


Proiektuak lortu duen laneratze-indizea %70etik gorakoa izan da. Eta 6 hilabetera egiten den jarraipenek ere adierazi dute, laneratzea egonkorra izan dela.


Aipatu ekintzak HAZILAN proiektuaren baitan egin dira Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatu du.

Informazio gehiago: https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/hazilan-langabeak-laneratzeko-ibilbideak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen