Gaur goizean, On Jose Maria Arizmendiarretaren bizitza kontatzen duen ‘Hazia’ musikala aurkeztu dute. Aurkezpenean Gontzal Mendibil musikaria eta musikalaren gidoilari eta zuzendaria; Miguel Angel Lazpiur, Arizmendiarrietaren Lagunak elkartearen presidentea eta proiektuaren sustatzailea; Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea; eta Javier Marcos MONDRAGON Coorporacion-eko Komunikazio zuzendaria izan dira.
Arkaitz Gartziandiak Arizmendiarrietaren papera egingo du musikalean eta Aritz Salamanca koreografia garatu du. Musikalean Goikobalu Abesbatzak eta EASO abesbatzak hartuko dute parte. Parte hartuko duten 18 aktoreen artean, herriko aurpegi ezagun batzuk ere ikusiko ditugu. Adibidez, Txomin Maidagan, Arizmendiarrietako ikaslearena egingo duena.
Gontzal Medibilek musikala osatzen duten bi abesti interpretatu ditu. Antzezlanean Mendibilek proiektu honetarako konposatu dituen 22 abesti estreinatuko dira. Proiektu hori 2019ko apiriletik ari dira lantzen, eta irailaren 17an estreinatuko da Arrasateko Amaia antzokian. Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Beasainen ere ikusi ahal izango da.
Urriaren 1ean Bilboko Arriagan egingo den emanaldia EITBk grabatuko du. Asmoa grabazioaren salmenta da, eta horrekin batera, musikalari buruzko «Haziak» liburua.
‘Hazia’ musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sustatu zuen pertsonaren irudikapen artistikoa da. 1936ko gerraren
giza malkotik eta 1941ean Arrasatera iritsi zeneko lanbide eskola eta enpresen susperraldiaren proiekzioa Arizmendiarrietaren historia, bere elkarlan-sentimenduan eta etorkizunaren ikuspegiaren senean, gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon baten historia lokala eta unibertsala da. “Ametsak eraikitzen leloarekin eta Beti Aurrera!” aldarria zuzenaren balio horretan finkatua.
Ikuskizun musikalak, beraz, bizi izandako gizartearekiko ikuspegian, bere ideiak, ekarpenak eta txertatu dizkigun baloreak, antzezpen, ilustrazio eta koreografiekin musika eszenaratze artistikoarekin ezagunaraziko ditu. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik, garai zail baina oso anekdotikoan sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak.
Oholtzaratuko dugun adierazpen musikal honek, lillura hunkigarrian helaraztearen doaina du, hauxe ikuskizunaren nahia eta helburua.
EKINTZAK ETA MUSIKAK
- Arizmendiarrietaren umearoa
HAZIA ZEN HASIERAN
SARRASPEKO ITURRITXOA
EZ AHAZTU NOR ZAREN - Artea-Gasteiz seminario Artea
HIMNO DEL RIEGO
3. Espainiako Guda zibila
GERNIKA / AGUR AMA - 1941-Arrasatera etorrera
LURRALDE ESTUAN - Unión Cerrajera – SD. Camilo-Arizmendiarrieta
COOPERACIÓN-COMPETENCIA - Etorkizun sena
MUNDU BERRI BAT - Heziketa- Formakuntza: Gazteenganako hurbilera
ADIMENA ZUZENDARI / ONGIZATE HIRUKOITZA - Lanbide eskolaren sorkuntza
HERRI TXIKI, HERRIALDE ESTU - Emakumeen eskubideen alde
AMAREN SUA - Auzolan: Lanbide-elkarlana
GUZTIOK GARA BEHARREZKO
Atsedena – Descanso - Zeu zara (Gorputza eta arima)
ZEU ZARA /
ETA ZU, NOR ZAITUGU? - Ikasgelan Gogorapenak / Experientzia
KONPOMISOA - Ulgor:Kooperatiben hastapena
AMETSAK ERAIKITZEN - Mintza Hadi- Zein etorkizun?
MINTZA HADI! - Azken bidaia
ZU HIL ZINEN EGUNEAN
16.Kooperatiben hedakuntza:
NI JOANGO NAIZ / ORAIN HEMEN ZATOZ
HAZIA MUSIKALA AURKEZPENAK
ARRASATE: IRAILAK 17-18 (Amaia antzokia)
BILBO: URRIAK 1 (Arriaga antzokia)
IRUÑA: URRIAK 29 (Baluarte )
GASTEIZ :ABENDUAK 15 (Principal antzokia)
BEASAIN: ABENDUAK 23 (Usurbe antzokia)
PARTAIDETZA ARTISTIKOA
Gidoia eta Zuzendaritza: Gontzal Mendibil
Antzezle narratzailea(Arizmendiarrieta): Arkaitz Gartziandia
Abeslari narratzailea: Gontzal Mendibil
Antzezleak eta kantariak: Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi, Eneko Asiain, Xanti Korkostegi, Diana Irazabal, Begoña Rodriguez, Txomin Maidagan, Benito Patxeko, Antton Fernandez, Alberto Mendigutxia, Alfonso Diez, Samuel Gibert, Aritz Salamanca, Amaia Barasorda, Begoña Rodriguez, Adriano Herrero, Sua Enparantza, Oier Zapiain.
Gai musikalen sorkuntza: Gontzal Mendibil
Konponketa musikakak: Jose Luis Canal
Musikariak: Jose Luis Canal, Angel Unzu, Raul Vera, Rober Caballero, Blas Fernández, Iker Tellería, Mau Zienkiewich, Maider Zapiain, Iñaki Diéguez, Joe González.
Koroak: EASO Abesbatza: Gorka Miranda GOIKOBALU Abesbatza: Iñaki Maidagan
Koreografia eta dantza: UHINA
Dantza zuzendaria: Aritz Salamanca
Ohika Dantza: dantzariak: Bailarines: Aritz Salamanca, Nerea Arregi, Katerin Artola, Sua Enparantza, Mattin Etxebeste, Antton Fernández, Aitor Garcia, Jone Mendiluce, Mederi Orbiso, Iker Sanz, Ane Urruzola.
Diseinua eta irudien edukia: Margarita Artiles
Ilustrazioak: Pedro Diaz Bon
PARTAIDETZA TEKNIKOA
Soinua-Sonido: Angel Katarain
Argiztapena eta proiekzioak: Iban
Zubeldia/ Pixel
Soinua: Uhina
Argiak: Uhina
Karakterizazioa: Alicia Suarez
Jantziteria: Maxma Produkzioak
Asistentzia: Amaia Mendibil, Inma Barbero, Eva Ramirez.
Musika regiduría: Gotzone Higuera
Ekoizpena eta zuzendaritza: Máxima Gutierrez
Kooprodukzioa: ALE-MAXMA produkzioak.