Argazkia: EAJ-PNV, artxibokoa.
Igandeko hauteskunde egunaren ostean, Arrasateko EAJk eskerrak eman nahi izan dizkie bere hautagaitzan konfiantza agertu duten arrasatearrei. Maria Ubarretxena hautagai jeltzalea eta bigarren indar bozkatuenaren burua oso eskertuta agertu da herritarren babesarekin: “3.473 arrasatearren babesa lortu dugu, eta, beraz, pertsona askok babestu dute legegintzaldi honetan egin dugun lana”. EH Bildu izan da indar bozkatuena, eta Ubarretxenak lortutako emaitzengatik zoriondu ditu bai EH Bildu eta baita PSE-EE ere.
“Elkarlanean eta modu eraikitzailean lan egin behar dugu, modu positiboan, Arrasaterentzat eta arrasatearrentzat onuragarriak diren proiektuak garatzen jarraitzeko”, gaineratu dute jeltzaleek.
Kuriosoa, elkarlana sustatu nahi duzue zuek EHBildu bazterrean izan duzuenean. Ia EHBilduk ez duen egiten zuek egin diozuena
Egindako kanpainarekin zaila da sinistea elkarlanerako prest egongo direnik. Ortuzarren irain eta probokazioak ekitaldi guztietan, eta Arrasatekoen harrokeria eta mehatxuak (“EAJ-k egingo du, edo ez da egingo”) ez dira abiapunturik sinisgarrienak.