Hauteskunde-mahaiak goizeko 9:00etan ireki dira ‘normaltasun berrira’ egokituta

0
988

Arratsaldeko 20:00ak arte egongo dira zabalik, baina, hala ere, herritar asko goiz jeiki egin dira botoa ematera joateko.

17.284 arrasatear daude gaur lehendakari berria aukeratzeko hautestontzietara deituta. Hauteskunde-mahaiak goizeko 9:00etan ireki eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dituzte . Hala ere, arrasatearrak goiz jeiki dira botoa ematera, eta lehen ordutik ilarak egon dira hautesleku batzuetan, Kulturaten, esaterako.

Hauteslekuak Covid-19tik eratorritako osasun-arauetara egokitu dira. Herritarrek maskara jantzita joan beharko dute botoa ematera, eta ahal den guztietan etxetik prestatutako botoarekin. Hauteslekura iristean, sarrera eta irteera adierazten duten geziak jarraitu beharko dituzte, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu eta beti 1,5 metroko distantziari eutsi beharko diote.

Bestalde, aurten Ferixalekun botoa eman ohi zuten herritarrak Kulturaten ari dira botoa ematen, botoa ematera joateko baldintza berriak betetzea ahalbideratzeko. Beste urte batzuetan bezala, Uribarrin, Erguinen, Etxaluzen, Institutuan eta Toki-Argin ere bozkatu daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen