“Hauteskunde hauetan ezkerretik alternatiba eraldatzailea eraiki daiteke”

0
1699

Eva Abuin Bidaburu arrasatearra Eusko Legebiltzarrerako hautagai da, Elkarrekin Podemos-IU koalizioko Gipuzkoako zerrendan hirugarren. Gaurkotasunezko gai garrantzitsuen inguruan elkarrizketatu dugu:

– Arrasaten gutxienez 43 pertsona hil dira koronabirusarekin. Nola ebitatu daiteke holakorik berriro gertatzea?

– Galdera erantzun aurretik nire doluminak bidali nahi dizkiet pandemia honetan familia edo lagunak galdu dituzten herritar guztiei.

Arrasaten adinekoen zentroan izan dira koronabirus kasu gehienak eta oso hilabete gogorrak izan dira egoiliarrentzat eta baita bertan dauden langileentzat ere.

Bertako eta ospitaleko langileek ere haien osasuna jarri dute jokoan materiala ez zegoenean eta lan baldintza prekarioetan, hau da ezin dena berriro gertatu.

Kudeaketaren analisi bat egin beharko litzateke herriz herri egoitzetan pandemia nola kudeatu den aztertzeko, zein neurri hartu diren eta zein ez, halakorik berriz gertatzen bada behintzat akats berdinak ez errepikatzeko.

Tamalez ez dugu ikusi gobernuaren aldetik autokritikarik.

– Osasun-zentroek, adinekoentzako egoitzek,… berebiziko garrantzia dute, nola indartu zerbitzu horiek?

– Pandemia honek erakutsi diguna da osasun eta hezkuntza publikoa indartu behar ditugula. Ezin dugu jarraitu bide honetatik, kudeaketa eredua errotik aldatu behar dugu. Zerbitzu publikoak pribatizatu ditu EAJ-k enpresa pribatuen interesak babesteko.

Sare publikoan dauden langileak izan dira pandemia honen aurka borrokatu dutenak eta orain parlamentuak egin behar duena da langile hauen eskaerak entzun eta erantzun. Pandemian lehen lerroan egon direnek ezin dute lan baldintza prekarioetan jarraitu.

– Nola lortu daiteke arrasatearrek eta oro har euskaldunek musukoa gehiagotan erabiltzea?

– Poliki-poliki kontzientzia hartzen gaudela uste dut. Nire ustez kontzientziazio kanpainak egin beharko lirateke eta kanpaina hauek formatu desberdinetan egin beharko lirateke gizarte guztiari mezua heltzea nahi badugu.

– Koronabirusaren krisialdiak inflexio puntua izan daiteke berdintasunerantz aurrera pauso gehiago emateko, indarkeria matxistaren aurka?

– Konfinamenduan indarkeria matxistaren biktimak isolatuta geratu dira erasotzaileengandik ihes egiteko aukerarik gabe, honen aurreran estraregia berriak eraiki behar dira erakundeen aldetik egoera hauei aurre egiteko.

Koronabirusaren krisialdia deitzen diogu baina zaintza krisi bat da.

Korabirusaren krisialdia agerian utzi ditu mugimendu feministaren aldarrikapen historikoei erantzun bat ematea beharrezkoa dela. 

Zaintza bizitzaren erdigunean egon behar dela aldarrikatzen dugunean bizitzaren euskarri diren lan guztiei balioa ematea ere aldarrikatzen dugu.

Krisi horrek kolapsoa ekarri du. Baina ez da egoera puntual bat; zaintza krisia egiturazkoa da eta honek erantzun politikoa behar du.

– Herriko komertzioa, ostalaritza, industria, lehen sektorea,… ez daude euren onenean. Zein neurri hartu behar dira ekonomia berrindartzeko?

– Euskal industria eta lehen sektorea eraldatzeko neurri ausartak behar ditugu.

Industrian ez da nahikoa galdutakoa berrezkuratzea, eraldaketa berdearen aldeko apustu sendoa behar da.

Zaintza-sektorean eta trantsizio energetikoan enplegu publiko bermatua sortzeko gobernu ezkertiar eta ausart bat behar dugu.

– Gazteak, koronabirusaren inguruan azken asteetan izandako jokabide orokorraren ondorioz, gizartearen jomugan daude, zer iritzi duzu honi buruz?

– Gazteak zein helduak kontzientzia hartzen gaude poliki-poliki.

Adibidez, gazteok Arrasateko San Juan jaixetan jokaera eredugarria izan dugula uste dut eta tabernariak ere aforo neurriak oso ondo zaindu dituzte.

– Eusko Legebiltzarreko parlamentari aukeratua izaten bazara, zein izango litzateke hartuko zenukeen lehenbiziko erabakia?

– Gure nahia da ezkerreko alderdiak gobernu aurrerakoi eta ezkertiar bat osatzea.

Euskadi feminista, parekidea nahi dugu, inor atzean utziko ez duena eta giza bizitzen eta lurraldearen jasangarritasuna politika publikoen ardatzizango dena. Zuzeneko demokraziarekin eta demokrazia parte-hartzailearekin lotutako formulak bultzatzen dituen bidea eraikitzea… hau da, bizitza eta pertsonak daude gure proiektuaren erdigunean.

– Zerbait gehitu nahi baduzu, aurrera zurea da hitza

– Hauteskunde hauek historikoak izan daitezke, EAJ-ren politika antisozialak alde batera utzi eta ezkerretik alternatiba eraldatzailea eraikitzeko aukera dagoelako.

Domekan ez gelditu etxean!

Eva Abuin, Tono Caamaño eta Enplegu ministroa Yolanda Diaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen