Alderdi politikoen eta lehendakariaren arteko bileraren ostean, aditzera eman dute bozketak egingo direla “osasun larrialdi eta alarma estatua amaitutzat eman ostean, horren osteko lehen igandean”.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko alderdi politiko nagusiek eta Urkullu lehendakariak bilera egin dute gaur goizean. Ondoren, lehendakariak baieztatu du apirilaren 5ean egitekoak ziren hauteskunde autonomikoak atzeratuko direla.