Hauteskude kanpaina hasi da [Testua: Piter Encinas]

6
1105

Arrasateko EAJk eta PSEk hauteskunde kanpainari hasiera eman diote, ia-ia batera, eta helburu berberarekin, haiek biktima eta gainerakoak errudun gisa.

PSEk salatu du orain dela ia-ia bi urte gertatu zena, lotsagarri, eta EAJk salatu du duela gutxi Mariaren etxeko atarian pintada bat egin dutela; lelo hori «Mozalik EZ, adierazpen askatasuna» jakina, EAJri ez zaio gustatu, eta adjetibo batzuk (irainez, errespetu faltaz, zentzurik, eskrupurik eta arrazoirik gabe …) ontzi batean nahastu eta dena bota du, eta ez modu tolesgabean.

Hasteko, oso garbi utzi nahi dut nik ez nukeela atarian egingo; aldi berean, ez dut irainik edota errespetu falta ikusten. Edozein hormatan egongo balitz, errespetu falta adieraziko luke? EAJri lokatzetan jolastea gustatzen zaio.

EAJk esaten du Arrasaten ez dela Mozal Legerik aplikatzen. Hori bai da gezurra! Mozal Ordenantza bat ezartzen dute baina beste izen batekin, «Kale Garbiketa Ordenantza» Ordenantza horrek kartelak nola eta non jarri behartzen gaitu, pankartak ipintzeko leku gehienak oso kutreak dira, behartzen gaitu jakinaraztera non eta noiz ipini behar ditugun, isunak daude, etab.

EAJk Mozal Ordenantza bakarrik ezartzen du lelo politikoak murrizteko, ordenantza horrek txakurren gorotzei, eremu pribatu eta publikoa mantentzeari, pintadei eta abarri buruz hitz egiten du, baina garbi dago gauza batzuek kezkatzen dutela eta beste batzuek ez hainbeste.

Bukatzeko, gogoratu nahi dut iazko uztailaren osoko bilkurara joan nintzela, batez ere, bi eskaerarekin; bata, Mozal Ordenantzan dagoena berrizteko eta, bestea, Monterrongo burdin hesian pankartak ipin ditzagun, baina ez nuen erantzunik jaso. Ematen du herriaren alde batek eskatzen duenak ez duela balio ezertarako eta kasta horren mespretxua jasoten duela.

6 IRUZKIN

  1. Lotsagarria zure hitzak Piter, pertsona baten portalera sartu eta pintadak egitea matonismoa da, ez da edozein horma, bakoitzaren intimitatean sartzea da, beraz lotsagarriak zure hitzak, beste kalifikatiborik ez dute merezi.

  2. Arrazoia duzu Piter, ez da garbitasun ordenantza ze herria zikin zikin dago. Eta adibidez pintada nazi hori aspaldi dago batzoki ondoan

  3. Egurrezko betaurrekoak ez dira oso lagungarriak.
    Norbaitek atzamarrarekin ilargira apuntatzen du eta gende askok atzamarra besterik ez dute ikusten, kasu honetan nire gutuna pintada bera baino haratago doa.
    Kepa irakur ezazu berriro nire gutuna, eta aztertu non jartzen dudan arreta, pintadan edo atzean dagoen gaian.
    Bide batez, bidali ditudan argazkiek ulertzen lagunduko dizutela espero dut.
    Matonismo buruzko ez dut ezer esanten, hori bera bakarrik deskalifikatzen delako.
    MOZALIK EZ, ADIERAZPEN ASKATASUNA

  4. Mesedez enpatia apur bat eskainiko nioke Encinas jaunari: pintada horiek Gelmako Morras edo Zubizarreta txiron-en atarian egongo balira, argumentu berdinak erabiliko lituzke?

  5. Benetan?? “aldi berean, ez dut irainik edota errespetu falta ikusten” horraino irakurri ta ezin irakurtzen jarraitu. Egixa esan berdin jat alderdi bata zein bestia baina atarixa pintetia ez bozu errespetu falta moduan ikusten… apaga y vamonos…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen