Hauspoz akordeoi elkarteak Udalaren omenaldia jaso du 50. urteurrenean

0
685

Arrasateko Akordeoi Txapelketen udal-harreran, Arrasateko Udalak Hauspozeko ordezkariei oroigarri eta lore-sorta bana eman dizkie, elkartearen mende erdian.

Ekitaldia gaur eguerdian egin da, eta udaletxeko sarreran ohorezko aurreskua eskaini zaie bertaratutako antolatzaileei, soinujoleei eta epaimahaikideei.

Izan ere, Udalaxpeko txistularien doinuei jarraituz, dantzariek ongietorria eman diete nazioartetik etorritako pertsonei.

Ondoren, pleno-aretoan Maider Morras Azpiazu alkateak ongietorria eman die nazioarteko parte-hartzaileen hizkuntzetan.

Gainera, berak eta Andoni Arratibel Garcia Kultura zinegotziak oroigarri eta lore sorta bana eman diete Hauspozeko ordezkariei.

Hain zuzen, Arantza Agirre, elkarteko lehendakariak eta Maria Zubimendi de la Hoz, elkarteko koordinatzaileak jaso dituzte eskertuta.

Ondorengo hitzartzeetan Agirrek berak eta Iñaki Alberdi epaimahaikideek balorean jarri dituzte, bai Arrasateko lehiaketak baita Kultura orokorrean ere.

Halaber, euren eskertza agertu diete bidailagun izandako guztiei. Ekitaldiaren ostean bertaratutako lunch gozo bat dastatu ahal izan dute.

Hemen duzu eskura lehiaketen eskuko programa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen