Haurrentzako pizza tailerra, bertako produktuen lehen azokan

0
186

Testua eta argazkia: Arrasateko Udala

Haurrentzako pizza tailerra eskainiko da ikasturteko bertako produktuen lehen azokan Datorren larunbatean (irailak 16) 11.00etan egingo da ekimena eta parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.


Ikasturte berriarekin batera bertako produktuen azokak hasiko dira datorren larunbatean, irailaren 16an, 9.00etatik 14.00etara, Seber Altube plazan. Hilero bezala, denetariko kalitatezko produktuak eskainiko dituzten 16 postu egongo dira bertan. Ekintza osagarria ere antolatu du Arrasateko Udalak eta, etxeko txikienen gozamenerako, pizza tailerra eskainiko da. Ortutik Ahora Elkarteak egingo duen tailerrean 6 urtetik gorako haurrek izango dute parte
hartzeko aukera eta 11.00etan burutuko da. Sasoiko produktuekin egingo dute pizza. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da aurrez eta horretarako, Biztanleen Arreta Zerbitzura (BAZ) deitu beharko da, 943 252000 telefono zenbakira. Nahiago duenak, ondoko esteka erabili dezake apuntatzeko: https://izenemateak.arrasate.eus/eu/pizza-egiten-ikasteko- tailerra/. Bestalde, ohi bezala, bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da azokan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen