Haurrentzako ekintzekin hasi dira Erguingo Jaiak

0
1358

Gaur arratsaldean hasi dira ospakizunak, eta aurreko urteetan bezala, haurrak izan dira lehen protagonistak. Txikienek bolo-boloarekin, Txatxilipurdiko jolas eta tailerrekin eta txokolatadarekin gozatu dute. Gainera, Arrasateko Txistulariek auzoko kaleak girotu dituzte.

Festak bi kontzerturekin jarraituko du gaur, ostirala. Arratsaldeko 20:00etan Eten eta Youth United arituko dira eta gaueko 23:00etan Denso, Mutiko eta Tata eta Etxepe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen