Haurren Kontseiluak lehen topaketa aire librean egin du

0
636

Beheko testua eta argazkia: Haurren Kontseilua – Udala.

Haurren Kontseilua martxan jarri dugu aurten ere. Koronabirusagatik mugak izan diren arren, umeen parte-hartzea bultzatzeko helburuak aurrera jarraitzen du, eta aurten askotan elkartuko gara aire librean.

Azaroaren bukaeran 23 kideak Herriko plazan elkartu ziren. Elkar ezagutzeaz gain, lehen saioan, umeek aukera izan zuten Maria alkatearekin eta Maitane zinegotziarekin elkartzeko.

Kontseilukideek gogotsu ekin zioten ikasturteari eta galdera eta ideia ugari helarazi zizkieten biei.
Aurten landuko duten gai nagusia oraindik airean dago, kontseilukideek erabakitzeko zain… baina ideiak egon badaude.

Bidegorriak, trafikoa, herriko ospakizunak, ingurumena zaintzekoak, koronabirusaren neurriei buruzkoak, Kulturateko eskaintzari buruzkoak,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen