Haurren Kontseiluak 2023/24ko azken saioa ospatu du Monterronen

0
258

Argazkiak eta beheko testua: Arrasateko Udala.

2023-2024 ikasturteko ibilbidearen balorazioa eta ospakizun jolasak egin ondoren, hamaiketako batekin amaitu zuten goiza.

Balorazio ariketan, haurrek, bereziki, udala ezagutzea eta alkateari euren eskaerak helarazteko aukera izatea baloratu zuten egokien. Hobekuntza proposamenen artean, Kontseiluaren bilerak Monterron edo Santa Barbara parkeetan gehiagotan burutzeko aukera egon zen.

Hurrengo ikasturtean kide berriak

Ohi bezala, hurrengo ikasturtean Kontseilu kideen erdia berrituko da, 5. mailako ikasleak irten eta 4. mailako berriak sartuko dira. Hurrengo ikasturtean 5. mailara pasatuko direnek Kontseiluan jarraitzeko aukera izango dute.

Udalaren izenean eskerrak ematen dizkiegu haurrei euren parte hartzearekin Arrasate hobeago bat eraikitzen laguntzeagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen