Lehenbiziko ekitaldia Monterron parkean izan da, eta arratsaldean Uarkapeko jolasgunea irekiko da.
2022ko Txikilandia abian da; gaur eguerdi partean Naturan Jolasean ekimena ospatu da Monterron parkean.

Hartara, Txatxilipurdiko langileek zenbait gune prestatu dituzte parkean: harriak margotzeko mahaiak, ubidea, lurra bahetzeko gunea, sukaldatzeko, erruberadun kulunkak, oreka pasabidea edota eraikuntza jolasak.
Horretarako, harriak, kortxoa, adarrak,… baliatu dituzte eta berrerabilera sustatu dute. Eguraldia lagun, hainbat seme-alabak eta gurasok aukera hau baliatu dute.

Aurrera begira, Txikilandia egitasmoarekin jarraituta, gaur arratsaldeko 16:00etan ateak zabalduko ditu Uarkapeko jolasguneak.




