Testua eta irudia: Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa.
Bizi dugun egoera dela eta, Arrasateko Konpartsatik, etxeko txikien egunak pixka bat arinagoak izateko helburuarekin Konpartsaren Denborapasa liburuxkak PDF formatuan Drivera igo ditugu, nahi duenak bere etxean inprima ditzan. Momentuz 1 eta 3 liburuxkak soilik igo ditugu, espero dugu laster 2 zenbakia igo ahal izatea. Ondo izan eta espero dugu ahalik eta lasterren berriro kalean elkar ikustea..