Haurrak dibertitu dira Ziorlako Jai Batzordeak antolatutako saioan

0
492

Pailazoen ikuskizunak lortu du neskatila-mutikoak entretenitzea, eta ekitaldia Musakolarentzat pizgarri izan da.

Aurrera jarraitzen du Musakola animatzeko egitarauak eta gaur arratsaldean Kiki, Koko eta Mokoren taldea horretan aritu da.

Ekitaldia herri-eskolaren patioan izan da, eta neskatila-mutiko eta guraso ugari bertaratu dira ikuskizunaz gozatzera. Beraz, argi geratu da Arrasateko Erdialdean ez ezik, Musakolan ere kultur ekitaldiak egiten direla.

Haurrek pailazoen ikuskizuna adi jarraitu dute eta eurekin dibertitu dira. Aurrera begira, hemen ikus ditzakezue Ziorla Fest-eko egitarauaren datorren hitzorduak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen