Haurrek hitza hartu dute ‘Gora Haurtzaroa!’ telesaileko 3. saioan ere

0
1253

Bideoa eta goiko argazkia: Txatxili.

Txatxilipurdik eta bere lagunek aurrera jarraitzen dute ‘Gora Haurtzaroa! ekimenarekin.

Ekimen hau antolatu du elkarte arrasatearrak, izan ere, konfinamenduan “haurren ahotsak alde batera utzi ditugula uste dugu, eta zer esan handia daukate”.

“Haurrak gizarteko subjektu aktibo bilakatu behar ditugu, hau da, beraiekin batera erabaki eta ez beraiengatik. Askotan bigarren plano batean geratzen dira helduen mundu honetan, ez ditugu kontuan hartzen eta ez diegu hitza ematen”.

Horregatik, Gora Haurtzaroa deituriko telesaila abiatu zuten, non haurrak diren protagonistak. Adi guraso, bideoak ondorengo telefono zenbakiko wasapean jasotzen ditu Txatxilik: 688684946

Ondoren, telesaila Youtube, Txatxilipurdiko sare sozialetan, wasapean eta komunikabideetan zabaltzen dihardute.

Beraz, animatu parte hartzera eta gora haurtzaroa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen